Familia-tradizioko palak eta paletak

Foto antigua de Pablo Arambillet

1920an, Pablo Arambillet Oficialdegui Artaxoako zurgina zen; herritarrei altzariak egiten zizkien, enkarguz. Bai berak bai bere lagun-taldeak palarako zaletasuna zutenez, lagunekin palan jokatzeko erremintak egiten hasi zen, eta ohartu zen lanbide horrek aurrera egin zezakeela.

Beraz, frontoiko kirolean jokatzeko eta kirol horretaz gozatzeko erremintak profesionalki egiten hastea erabaki zuen; horrela sortu zuen ARAMBILLET marka.

Udaletxeko plazan zegoen lokal txiki batean hasi zen, baina, gero, bigarren belaunaldiarekin, Pablo eta Carlos Manuel Arambillet Jaurrieta anaiekin, enpresa beste lokal batzuetara lekualdatu zen; gaur egun, bigarren kokapen horretan jarraitzen du familiako hirugarren belaunaldiak.

Ibilbide horri esker, ARAMBILLET kirol-marka erreferentea da mundu osoan euskal pilotako kirolean, bai amateur mailan bai profesional mailan. Egun, Espainia osora saltzen da, eta eskaerak jasotzen dituzte Frantziatik, Mexikotik, Kubatik, Argentinatik, Uruguaitik, Txiletik edo AEBetatik.
Kirol honetako jokalari handienek erabili izan dituzte Arambillet palak, eta gaur egun ere erabiltzen dituzte. Besteak beste, Oscar Insausti eta Miguel Ángel Urós «Txiki» nafarrak eta Juan Pablo errioxarra aipatu behar dira; izan ere, urre olinpikoa lortu zuten Bartzelona 92an, euskal pilota erakusketa-kirola izan baitzen urte hartan.

Egun, Arambillet palak erabiltzen dituzten zenbait palari munduko txapeldunak dira, hala nola Mikel Sanz eta Javier Labiano nafarrak, Emiliano Skufca, eta Dan Necol eta Sylvain Brefel frantziarrak.

Brefelek berak honela dio:  “Ez dut neure burua ikusten Artaxoako fabrikakoak ez diren beste pala batzuekin jokatzen.  Enpresara joan nintzen lehen aldia gogoratzen dut. Historia bat kontatzen zuen leku bat dut gogoan:  familia baten historia, pasio baten historia, Palaren historia… Erreminta honen heldutasunari eta fabrikazio-prozesuko sekretuari esker, nire onena eman dezaket”.

Gaur egun, pala-espezialitate guztietako erremintak egiten dituzte, paleta argentinarrekoak izan ezik. Oinarri-oinarrizkoak dira frontoian eta gomazko paletaz haur eta helduen kategoriakoak eta eskoletakoak barne−, larruzko paletaz, pala laburrez eta pala luzez jokatu ohi den kirolean.

2020. urtean, enpresaren mendeurrena ospatzeko, zigilu berezi batez grabatuko da pala bakoitza.

Scroll to Top